Udalak irailera arte luzatu dio alokairua Erralderi

Anboto 2011ko mai. 13a, 08:30

Iraila aurretik Berrizen hiltegia egiteko finantzazio proiektua aurkeztu beharko du Erraldek

Iraila aurretik Berrizen hiltegia egiteko finantzazio proiektua aurkeztu beharko du Erraldek. Ordura arte alokairua luzatzea erabaki du Durangoko Udaleko Hirigintza batzordeak, eta Erraldek proiektua epe horren barruan aurkezten badu urte birako luzatuko dio kontratua, tarte horretan hiltegiko lanak egiteko. Orain arteko kontratua amaitukeran, Herria auzo elkarteak proiektua aurkezteko ekainera arteko epea proposatu zuen. Erraldek, ostera, denbora gehiago beharko duela eta udazkenera arte luzatzeko eskatu zuen. Hiltegi berriko lanak 2012ko martxoa baino lehenego hasi beharko dituzte, eta 2014ko otsailaren 28a baino lehenago amaitu beharko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!