Durangoko Bilduk prentsaurrekoa eskaini zuen eguaztenean Tabiran.
Durangoko Bilduk prentsaurrekoa eskaini zuen eguaztenean Tabiran.
Prentsaurrekoan Urdaspal Bolinaga zarrendagaiak eta Jon Bingen Landabidea hautagaiak hitz egin dute.
Hizlariek Tabira auzorako duten proiektuen inguruan aritu dira, horietako bat Durangoko Kiroleneren egoitza berriaren eraikuntza delarik. Tabiran ere berdegunea (paseatzeko,egoteko) eta zabugunea (Umeentzat txintxaun estaliak) eraikitzea bultzatuko dute.
Bilduren ustez, \"Tabirak bere izaera garatu\" du eta herritar askok auzo honetarako bidea hartzen dute pasiatzeko: \"Horregatik aisialde gune bat proposatzen dugu Tabirarako, gune berde bat. Kolunpioak ere izango dituen gunea, aterpe azpian, neguan ere erabili ahal izateko\". Apustuaren bigarren zatia Kirolene proiektuarekin bat egitea da: \"Kirolenek eraikin eta azpiegitura berriak behar ditu eta berau kokatzeko tokirik egokiena futbol zelaiaren eta udako igerilekuen ondoko lursaila da\". Kirolenen sortutako azpiegitura guztiak \"sozialak\" izango lirateke: \"Herritarrei zabalik egongo dira, kosterik gabe\".