Iñaki Egaña Batzar Nagusietarako hautagaiagaz batera egindako prentsaurrekoan, Durangoko PSE-EEk bere proposamenak aurkeztu ditu.
Iñaki Egaña Batzar Nagusietarako hautagaiagaz batera egindako prentsaurrekoan, Durangoko PSE-EEk bere proposamenak aurkeztu ditu.
Pilar Rios zerrendaburuak azaldu du Ekonomia, Enplegu eta Formazio Saila sortu gura lukeela PSE-EEk.
Etxebizitzei dagokienez, babes ofizialeko alokairua bultzatuko duela esan du Riosek. Uribarriko egoitza egon zen lekuan pertsona nagusientzako apartamentuak ipintzea da beste proposamenetako bat: \"apartamentuez gainera, jantokia lako zerbitzuak eskaini gura genituzke egoitza egon zen lekuan\".
Kirolene ikastetxea Tabirako kirol azpiegituretara pasatzea proposatu du PSE-EEk. \"Hirigintza gastuak garestitu ez daitezen\", Ekintza Protokoloaren premia nabarmendu du Riosek.