Sare soziak eta komertzio txikia hartuko dituzte berbagai, bihar, maiatzaren 12an, Durangoko Elkartegian. Batez ere komertzio txikiei zuzenduta, baina, herritar orori zabaldutako ekitaldia 20:15ean hasiko da
Sare soziak eta komertzio txikia hartuko dituzte berbagai, bihar, maiatzaren 12an, Durangoko Elkartegian. Batez ere komertzio txikiei zuzenduta, baina, herritar orori zabaldutako ekitaldia 20:15ean hasiko da.
Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta marketing digitalean aditua den Aitor Bediaga izango da hizlaria eta \"bezeroen fideltasunerako herraminta gisa, komertzio txikiari sare sozialak hurbiltzen\" saiatuko da bera. Irabazi asmorik gabeko ITG elkarteak antolatutako ekitaldia da.
Sare sozialak baita komertzio txikiarentzat ere izenburupean, sareen sare den Internetek batzen dituen herraminta berriek dituzten erabilpenak zerrendatuko ditu Bediagak: \"bezeroekin elkareragiteko, fideltasuna lortzeko, aholkatzeko, merkatu berriak zabaltzeko... Izan ere, dagoeneko ez du balio webgunea izatea interneten. Internet 2.0 internautekin ditugu hartu-emanetan aurrera egitea esan gura du. Kasun honetan, komertzianteen eta bezero izan litezkenekin\". Horixe azaldu dute antolatzaileek. \"Komertzioa 2.0 hizpide dugunean, komertzio sozialaz ari gara, non teknologiek erosle eta saltzailearen arteko izaera sozial hori errazten dute, hartu-eman askoz zuzen eta gardenagoa finkatuz\".