Anbotok antolatuta eztabaida politikoa, gaur, Plateruenean

Anboto 2011ko mai. 10a, 12:50

Hauteskunde eztabaida izango da, gaur, Plateruenean, Anbotok antolatuta. PSE-EEko Andoni Unzalu, Aralarreko Dani Maeztu, Bildu koalizioko Urdaspal Bolinaga eta EB-Berdeen Alba Gutierrez. EAJ eta PP ere gonbidatu ditugu, baina, ez etortzea erabaki dute

Hauteskunde eztabaida izango da, gaur, Plateruenean, Anbotok antolatuta. PSE-EEko Andoni Unzalu, Aralarreko Dani Maeztu, Bildu koalizioko Urdaspal Bolinaga eta EB-Berdeen Alba Gutierrez. EAJ eta PP ere gonbidatu ditugu, baina, ez etortzea erabaki dute. Jone Guenetxea Anbotoko zuzendariak gidatuko du 20:00etan hasiko den eztabaida politikoa. Alderdiek Durangorako dituzten egitasmoak eta datorren legintzaldirako osatu duten programa bertatik bertara ezagutu ahalko ditugu, eztabaida herritarrei zabalik egongo delako.

Livestream-en eta Hamaikan Plateruenera joan ezin duenak eztabaida zuzenean jarraitzeko aukera izango du www.anboto.org-en, livestream bidez eskainiko baita. Eszenatokiko lau tokitan beste hainbeste kamara egokituko dira eztabaidaren zehaztasunak hainbat ikuspuntutik eskaintzeko. Horrez gainera, unerik interesgarrienekin osatutako bideoak ere eskegiko dira webgunean. Hori gutxi balitz, maiatzaren 13an, Hamaika telebistak debatea osorik eskainiko du berriro, gaueko 22:30etik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!