\'Durango, Durangaldea, Bizkaia eta Euskadiko interesak defendatzeko garaia da\', Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak, atzo, Durangon azaldu zuenez. \'Herri hau ezin dugu PSE-PP itunaren eskuetan utzi\'.
\"Durango, Durangaldea, Bizkaia eta Euskadiko interesak defendatzeko garaia da\", Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak, atzo, Durangon azaldu zuenez. \"Herri hau ezin dugu PSE-PP itunaren eskuetan utzi\".
EAJk Durangalderako alkategaiekin batera parte hartu zuen ekitaldian azaldutakoaren arabera, Patxi Lopezek \"Eusko Jaurlaritzaren faktura ordaindu behar dio\" Antonio Basagoiti popularrari: \"Lopez eta Basagoiti paktua iragana da. Guk aurrera begiratzea nahi dugu. Etorkizun berria nahi dugu. Garai berri bat Euskadirentzako\". Gaineratu duenez, \"Bildugaz ez duela paktatuko. Jakina, PP lasaitzeko dio hori?\".
EBBko presindentearen berbetan, \"foru aldundietara eta udaletxeetara eraman gura dute PSE-PP ituna Lopez eta Basagoitik, eta horregaitik bakarrik jarraitzen dute elkarregaz; horregaitik bakarrik ez dute euren akordioa apurtzen\". Akordio horri aurre egitea EAJren esku dagoela dio Urkulluk.
PSOEke ta PPk kanpaina hau \"baldintzatu\" gura izan dutela uste du buruzagi jeltzaleak, eta ez dutela lortu: \"Orain iraganari baino, gu etorkizunari begira gaude. Euskal Gizartea bezala. Euskal gizarteak aurrera egin nahi du, ez atzera. Atzean indarkeria eta inposizioa utzi behar ditugu. Aurrean Euskadiren eta euskal gizartearen eraikuntza dugu. Nazio eraikuntza\".
EAJren Durangorako alkategai den Aitziber Idigorasek ekitaldi berberean azpimarratu duenez, \"zuen laguntza behar dugu. Batzuetan badirudi zaratekin gure mezua ez dela ondo entzuten. Eta gainera kanpaina honetan edozer entzungo duzue, edozer aginduko dizuete. Baina gu ez. Guk bete ahal ditugun mezuak soilik aginduko dizuegu. Eta bete, bete egingo ditugu\".
[img]http://www.anboto.org/images/9300/9347/1.jpg[/img]
Jose Luis foru hauteskundeetarako hautagaiak ere parte hartu zuen ekitaldian.