Ohi legez, lehenengo kartelak itsatsiz abiatu du hauteskunde kanpaina Durangoko PSE-EEk. Pilar Rios alkategaiak parte hartu du
Ohi legez, lehenengo kartelak itsatsiz abiatu du hauteskunde kanpaina Durangoko PSE-EEk. Pilar Rios alkategaiak parte hartu du.
Beregaz batera zerrendan hurrengo doazen Idoia Agorria, Fernando Castillo eta Jose Antonio Delgado ere izan ziren. \"Indarkaria nagusi ez izatea esperoaz, Euskadirentzat etapa berri baten\" sartutako lehenengo hauteskunde kanpainari \"ilusio askogaz eta indar handiagaz\" aurre egiten diola azaldu du Riosek.
[img]http://www.anboto.org/images/9300/9339/1.jpg[/img]
Asteburuan egin dute kanpaina barruko lehenengo ekitaldia, Merkatu plazan. Larrosak banatu dituzte Durangoko sozialistek eta Bizkaiko PSE-EEko hainbat ordezkarik.