Hiriko bidegurutze guztietako semaforoak kenduko ditu Udalak. Fray Juan Zumarraga eta Alluitz arteko bidegurutzean jarriko dute biribilguneagaz egia bihurtuko dute asmo hori. PSE-EEk jakin eragin duenez eurek bultzatutako ekimena da 2011ko aurrekontuan batuta dagoen azken hori
Hiriko bidegurutze guztietako semaforoak kenduko ditu Udalak. Fray Juan Zumarraga eta Alluitz arteko bidegurutzean jarriko dute biribilguneagaz egia bihurtuko dute asmo hori. PSE-EEk jakin eragin duenez eurek bultzatutako ekimena da 2011ko aurrekontuan batuta dagoen azken hori.
Pilar Rios bozeroale sozialistaren berbetan, \"beharrezkoak dira lan horiek, Durangoko semaforo guztiak kentzea ahalbidetuko dutelako, inguruan dauden bidegurutzea ordenatzea ez ezik\". 2011ko aurrekontuari sozialistek egindako eta Gobernu Taldeak onartutako zuzenketetako bat da hori. \"Trafikoaren kudeaketa eraginkorraren sistoma da semaforoen desagertzea; izan ere, igarotze- lehentasun eta oinezkoak errespetatzeko arauak ez direnean nahiko bakarrik dira gomendagarriak\", argitu du sozialistak.
Biribilguneak bai oinezkoen bai ibilgailuen zirkulazioaren arintasuna eta segurtasuna \"hobetuko\" duela uste du Riosek: \"Glorieta hori, aurretik bultzatutako beste batzuekin batera -Alluitz eta Sasikoa bitartean dagoena eta Landako eta Francisco Ibarra arteko biribilgunea- trafikoaren kudeaketa eraginkorraren adibide argia dira. Izan ere, oinezkoentzako pasabide kopurua gehitzen dute eta semaforoak gitxitu, horreka mugikortasuna hobetuz\".
Herritarren eskaerei erantzun gura diote lan horiek sozialisten esanetan. San Ignazio eta Fray Juan Zumarraga auzokoek.
Durangoko bizikleta-erreila Iurretako Maspe kalera arte luzatuko dela ere iragarri dute. Riosek dio \"mugikortasun hobetu guran\" lanean ari direla sozialistak: \"Hori da Durangoko kanpo-eraztuna ixtea eta Jaurlaritzak trena lurperatu dezan bultzatzeko arrazoiak. Lan horiek amaituta daudenean, apur bat gehiago libratuko da, trafikoaren presioa bajatuko da eta apur bat atseginagoa izango da gure herria denontzako\".