DAZen arabera, 'alde zaharraren gaineko promesa gehienak ez dira bete'

Anboto 2011ko mai. 6a, 13:47

Durangoko Udalak Kalebarria eta Komentukale arteko karkabako konponketak amaitu berri ditu. Alde Zaharrean egindako hobekuntzen gaineko prentsaurrekoa eman eta hurrengo egunean DAZ elkarteko kideek udala eta auzokideen artean \'komunikazio falta\' egon dela salatu dute.

Durangoko Udalak Kalebarria eta Komentukale arteko karkabako konponketak amaitu berri ditu. Alde Zaharrean egindako hobekuntzen gaineko prentsaurrekoa eman eta hurrengo egunean DAZ elkarteko kideek udala eta auzokideen artean \"komunikazio falta\" egon dela salatu dute. Durangoko alde zaharreko hainbat arazo \"konpondu barik\" daudela eta kezka adierazi dute prentsa aurrean Durangoko Alde Zaharra elkarteko kideek. Karkaben higiene falta, gaueko zaraten arazoa, usoena, ostalaritzako ordenantza betetzeko beharra... hainbat premiari buruz egin dute berba DAZeko ordezkariek, eta gauza batzuk hobeto daudela nabarmendu badute ere, alde zaharreko herritarrek \"eskubide berdinak ez\" dituztela diote: \"bizitza kalitatea hobetzeko bide bakarra herriko beste leku batera bizitzera joatea izan da batzuentzat\". Alde zaharreko karkabetan lehen hobekuntza lanak amaitu berri diren honetan, alkateak eta DAZeko kideek prentsaurreko bana egin dute alde zaharraren egoera eta bertan egindako aldaketak baloratzeko.

Karkabak

Komentukale eta Kalebarriaren arteko karkaban berriztatze lanak duela bi hile eta erdi hasi zituzten, eta honezkero amaituta daude. Lurra altxatu eta ur-hoditeria eta elektrizitate sarea lur azpitik ipini dituzte karkaba horretan, eta hezetasuna ez sartzeko helburuagaz \"ehun asfaltikoa\" ipini dutela azaldu du Aitziber Irigorasek: \"lantzean behin uragaz garbitu ahalko da, alboko etxeetara hezetasuna sartu barik\". Karkaba guztiak eraberrituko du udalak, eta hurrengo fasea urte amaieran hasiko dute. [img]http://www.anboto.org/images/9300/9335/1.jpg[/img] Behar hauek direla eta auzokide batek kezka agertu zuen lanak hasi berritan, etxea kaltetuko zen beldurrez. DAZera jo zuen, eta elkartearen bidez udalera jo zuten auzokideek informazio eske. Oro har baina, udalaren eta DAZen arteko komunikazioa eskas baloratu dute auzokideek: \"Azken batzarra iazko ekainean izan genuen, eta bertan azaldutako kezkak zelan landu gura dituzten ez digute azaldu\". Goienkaleko lurra konpontzea lako konponketak aipatu dituzte DAZeko kideek, eta \"lan horien berri udaletik edukitzea eskertuko\" luketela azaldu dute.

Alde zaharreko mantenimentua

Garbitasun arazoak, usoak, terrazen ordenantza betetzea, delinkuentzia... hainbat arazo aipatu dituzte DAZeko kideek euren prentsaurrekoan. Udalak, berriz, hainbat datu eman ditu alde zaharrean egindako ekintzen gainean. Esaterako, iaz 173 uso harrapatu zituzten. Tabernen ordutegia ez errespetatzeagatik 13 espediente zabalik daudela aipatu zuen alkateak, eta kalean txisa egiteagatik 100 euroko 27 isun ipini dituela udalak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!