Zaindu bitartez eratutako ikastaroak abiatu dituzte

Anboto 2011ko mai. 2a, 11:03

Mendekotasuna duten adinekoen senide zaintzaileei laguntza eta prestakuntza ematea helburu duen Zaindu egitasmoaren baitan bost ikastaro abiatu dituzte

Mendekotasuna duten adinekoen senide zaintzaileei laguntza eta prestakuntza ematea helburu duen Zaindu egitasmoaren baitan bost ikastaro abiatu dituzte. Prestakuntzagaz lotuta, senide laguntzaileei mendekotasuna duten adinekoak zaintzeko baliabideak ikasten eta garatzen lagundu gura dute Zaindu egitasmoaren bitartez Durangaldeko Amankomunazgoko Nagusien Dinamizazio Zerbitzuak eta Durangoko Udaleko Adinekoen Sailak. Baita zaintza-lanari modu egokienean aurre egiten lagundu ere. Ildo horretan, bost ikastaro abiatu dituzte: Etxeko zainketarako oinarrizko teknikak, Mendekotasuna duen adinekoaren mobilizazio eta transferentzia, Laguntza teknikoak eta bere erabilera, Antsietatea zaintzan:kontrolatzeko baliabideak eta Erlaxazio tailerra. Ekintzetan parte hartzeko edo edozein zalantza argitzeko Durangoko Adinekoen Udal Egoitzara (P.P. Astarloa kalea 1, 2.a) jo daiteke. zaindu@durango-udala.net helbide elektronikoa ere erabili daiteke edo honako telefonoetara deitu:94 603 00 46 edo 94 620 05 46
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!