Adin txikikoen zentroei buruzko jardunaldia, Sapuetxen

Anboto 2011ko mai. 6a, 08:33

Adin txikikoen zentroak hartuko dituzte hizpide, maiatzaren 7an, zapatuan, Sapuetxe gaztetxean. Mahai ingurua eta hitzaldiak antolatu dituzte, eta gauerako musika kontzertua

Adin txikikoen zentroak hartuko dituzte hizpide, maiatzaren 7an, zapatuan, Sapuetxe gaztetxean. Mahai ingurua eta hitzaldiak antolatu dituzte, eta gauerako musika kontzertua. Salhaketa elkarteko soziologoa den Cesar Manzanosek parte hartuko du jardunaldietan, Senideak elkarteko \'Txutxo\'k ez eze. Bestalde, Madrilgo Asamblea contra los centros de menores cerrados elkartea ere gonbidatu dute, eta Burgosko Saltando Charcos. Hiru zatitan egituratu dute jardunaldia: Elkarteko bakoitzak egoerari buruz duen analisia azalduko dute, eta,arratsaldez,landutako ikuspuntu eta planteamenduak. Gauerako kontzertua antolatu dute Sapuetxe gaztetxekoek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!