San Fauston behin-behineko aparkalekua ipiniko dute

Anboto 2011ko mai. 3a, 08:54

Elizaren eskumakaldean dagoen lursailean 59 plazako aparkalekua atonduko du Durangoko Udalak, \'auzoko aparkaleku arazoak behin-behinean konpontzeko\'.

Elizaren eskumakaldean dagoen lursailean 59 plazako aparkalekua atonduko du Durangoko Udalak, \"auzoko aparkaleku arazoak behin-behinean konpontzeko\". Elizaren eskumakaldean dagoen lursailean 59 plazako aparkalekua atonduko du udalak, \"auzoko aparkaleku arazoak behin-behinean konpontzeko\". Berritzegunea bota eta zentro zibikoaren azpian lur azpiko aparkalekuak eraikitzen dituztenera arte egongo litzateke aparkalekua bertan. Aitziber Irigoras Durangoko alkateak azaldu duenez, \"auzo elkarteetatik sarri azaldu dute aparkatzeko leku faltan daudela\". Etxebizitza berriak egiten dabiltzanetik, gainera, leku gutxiago dutela azaldu du alkateak. Obrek 36 aparkaleku kendu dituztela argitu du. Hori dela eta, azken hileotan behin-behineko aparkalekuak sortu ditu udalak eta laster eliza alboan egingo dute 59 plazakoa. Lanak datorren astean hasiko dituzte, eta hamar egunetan lursaila autoak uzteko prest utziko dutela aurreratu du Irigorasek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!