Kultur jarduera zenbakietara eroan du Gobernu Taldeak

Anboto 2011ko mai. 2a, 09:29

Antolatzen diren kultur jardueratan \'100.000 pertsonek parte hartu izan dute\', Aitziber Irigoras alkate jeltzalearen berbetan, \'Bizkaia barrualdeko hiribuburu kulturala garela erakutsiz\'

Antolatzen diren kultur jardueratan \'100.000 pertsonek parte hartu izan dute\', Aitziber Irigoras alkatearen berbetan, \'Bizkaia barrualdeko hiribuburu kulturala garela erakutsiz\' Arte eta Historia Museoakn egin diren 43 erakusketek 15.738 bisitari izan dituzte, eman diren hitzaldietara 2.255 entzule bertaratu dira eta antolatu diren 15 ikasteroetan 538 ikaslek parte hartu dute. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek. San Agustin kulturgunean, berriz, 380 jarduera batu ditu eta 79.729 lagun bertaratu dira. Okupazioari dagokionez, San agustin kulturguneak antolatutako ekintzen bataz bestekoa %56 izan da. Gobernu Taldearen azken lau urteotako lorpenen artean Durangoko Udaleko Liburutegi berria nabarmendu dute jeltzaleek. Kultur arloko \"erronka\" izan da durangarrei zerbitzua ematea, liburuak, KD-ak eta bestelako euskarriak eskura jarri ahal izateko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!