Durango Txartelagaz erosten duten bezeroek %5eko deskontua izango dute maiatzaren lehenengo hamabostaldian. Horrela sarituko ditu bere bezeroak +Dendak merkatari elkarteak
Durango Txartelagaz erosten duten bezeroek %5eko deskontua izango dute maiatzaren lehenengo hamabostaldian. Horrela sarituko ditu bere bezeroak +Dendak merkatari elkarteak.
Tokiko komertzio eta ostalaritza establezimenduetan kontsumitzea \"bultzatu\" gura du merkatari elkarteak \'15 egun zoroak\' izeneko kanpaina berri horregaz. Elkarteko lehendakari Guillermo Oarbeaskoaren berbetan, \"herritarrek euren erosketak herriko komertzioetan egin ditzan sistema hau arrazoi ona izan daitekeela uste dugu\".
Promozioaren sistema erreza dela azaldu dute elkarteko kideek: +Dendak elkarteko kide den edozein komertzio edo ostalaritza establezimendutan Durango Txartelagaz ordaintzea baino ez da behar, eta hartutako produktuaren prezioarekiko %5eko deskontua egingo da automatikoki. Promozio horregaz bat egin duten establezimenduen zerrenda merkatari elkartearen egoitzan eskatu daiteke (Plateruen plaza 8, Durango).
Nafarroako Rural Kutxagaz batera jarri da martxan kanpaina eta, 2011 urtean Durango txartela \"dinamizatzeko\" eta komertzio txikietan erostera bultzatzeko, erakunde biek diseinatutako ekintza planaren baitan kokatzen da. Ildo horretan, datozen hilabetei begira txartelaren dinamizazino plangintza du aurreikusita elkarteak. Besteak beste, erosteketa txartelak zotz egingo dituzte, erosketetarako orgak banatuko dira baita suskaldeko set-ak eta motxilak ere. Zuzenean emandako opariak eta zozketak txandakatuko dituzte: \"Garrantzitsua da ekintzen segida mantentzeaerosketak tokiko komertzioetan egiteko gentearen fideltasuna mantentzeko\", dio Oarbeaskoak. Bere ustetan, \"tokiko komertzioak eskeintzeko asko duela erakusten\" dute horrelako ekintzek.