Oier Gonzalez aske geratu da

Anboto 2011ko api. 29a, 15:59

Oier Gonzalez aske geratu zen ostiral iluntzean. Goizaldeko 03:30ak aldera heldu zen Durangora, eta harrera egin zioten.

Oier Gonzalez aske geratu zen ostiral iluntzean. Goizaldeko 03:30ak aldera heldu zen Durangora, eta harrera egin zioten. Oier Gonzalez 2005ean atxilotu zuten Frantzian, ETAko kide izatea leporatuta. Bertan zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Zigorra bete du, eta aste honetan kanporatu egin dute Frantziatik, Madrilera eramanez. Soto del Realeko espetxean gaua pasa eta gero, ostiralean libre geratu zen. Durangon 200 lagun inguruk egin zioten aurreneko harrera. Bertaratutakoei babesa eskertu eta Frantzia eta Espainiako espetxeetan gelditu direnentzako hitzak izan zituen Gonzalezek. Helarazitako ohar baten, \"Espainiako polizia autonomikoaren jarrera salatu dute. Arratsaldean, Oier Gonzalezeri ongietorria ematen zioten pankartak kendu arren, merezitako harrera izan zuen\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!