Jai giroan ospatuko du Herria auzo elkarteak maiatzaren 1a. Asteburuari begira, ekitaldi sorta antolatu dute
Jai giroan ospatuko du Herria auzo elkarteak maiatzaren 1a. Asteburuari begira, ekitaldi sorta antolatu dute.
Mariachis taldearen emanaldiagaz abiatuko dute egitaraua, gaur, 19:00etan. Biharko berriz, makina bat ekitaldi antolatu dituzte. Txapliguak lagun kalejira hasiko dute, 10:00etan, eta, 11:00etan, berriz, 11 urtetik beherakoentzako zikloturista martxan hasiko da. Ordu eredi beranduago ekingo diote 12 urtetik gorakoek Iñaki (Okly) 1. Memorialari.
Herria elkartearen egoitzaren aurrean gaztelu puzgarria ere izango dira 11:30etik aurrera gaztetxoenentzat, azken urteetan legez (16:30ean ere zabalduko dituzte berriro); eta, 12:30ean, Kriskitin dantza taldeak eskainiko du ikuskizuna.
Tute txapelketa hasiko da 17:00etan, eta, 19:00etan, Txantxiku txapelketa. Egunagaz amaitzeko txorizo pintxoak banatuko dituzte 20:00etan.