Odi-Bakar enpresa zegoen lur-sailetan etxebizitzak eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta, dagoeneko, bertan biziko direnek jaso dute euren berri ona; hilaren 20an zozketatu ziren babeseko 58 etxebizitzak
Odi-Bakar enpresa zegoen lur-sailetan etxebizitzak eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta, dagoeneko, bertan biziko direnek jaso dute euren berri ona; hilaren 20an zozketatu ziren babeseko 58 etxebizitzak.
Durangon gutxienez bost urtean erroldatuta dauden herritarrentzat izan zen zozketa, eta, guztira, 645 pertsonek eman zuten izena bertan. San Agustin kulturgunera 200 bat lagun gerturatu zen, zozketaren emaitzen berri bertatik bertara izateko.
Logela bakarreko, biko eta hiruko etxebizitzak dabiltza eraikitzen. Etxebizitza horietako hiru mugikortasun arazoak dituzten herritarrentzako egokitutakoak izango dira.
Lanen erritmoa
Zozketa amaitutakoan Sukiako gerente Joseba Cedrunek hartu zuen hitza. Adierazi zuenez, garajeen bigarren pisua eraikitzen dabiltza oraintxe bertan, eta 2013ko lehen hiruhilerako etxebizitzen giltzak banatzeko moduan izango ei dira.