Alpino Tabira mendizale taldeak antolatuta Durangoko mugarriak ezagutzeko aukera eskaintzen duen Mugarri Eguna ospatuko dute, zapatuan, apirilaren 30ean
Alpino Tabira mendizale taldeak antolatuta Durangoko mugarriak ezagutzeko aukera eskaintzen duen Mugarri Eguna ospatuko dute, zapatuan, apirilaren 30ean.
Udalak babestutako ekimen horrek mugarri horien erabilpena ulertzeko eta non dauden kokatuta ezagutzeko aukera eskaintzen du. Aurten, Landako kiroldegian hasi eta Santikurutzera helduta, Mañaria erreka ondoan amaituko da. Guztira, hiru orduko iraupena izango du.
Andra Mari elizpean egin dute hitzordua 09:00etan, zapatuan. Izena emateko azken eguna, berriz, apirilaren 29a izango da, antolatzaileek jakin eragin dutenez. Horretarako Pinondo Etxera jo daiteke (txartel bat jasoko dute izena ematerakoan). Informazio gehiagorako: www.alpino-tabira.org