2010ean onartu zen ordenantzaren alde agertu da Aralar, eta gobernu taldeari eskatu dio \"ordenantza fiskalaren defentsa egiteko neurriak beste alderdiekin adosteko\".
2010ean onartu zen ordenantzaren alde agertu da Aralar, eta gobernu taldeari eskatu dio \"ordenantza fiskalaren defentsa egiteko neurriak beste alderdiekin adosteko\".
Telefonia enpresei Durangoko Udalak jartzen dizkion tasaen kontrako errekurtsoa sartu du enpresa batek EAEko Auzitegi Gorenean. Iaz onartutako ordenantza fiskalen arabera, horrelako enpresek \"domeinu publikoa erabiltzen dutenez euren jarduena burutzeagatik jasotzen dituzten mozkinak udaletxeko aurrekontuen isla\" izan behar dute. Tasa horiek Aralarren ekimenez sartu ziren ordenantzan.
Auzitegi Gorenak tramitera onartu du errekurtsoa, eta horrela egin du antzerako kasuengatik Basauriko Udalean sartutako errekurtsoekin ere. Durangoko Aralarrek udalari eskaera egin dio \"ordenantza fiskalaren defentsa egiteko neurriak beste alderdiekin adostuak izan daitezen\". Gai honen inguruan \"ordenantzaren baliozkotasuna konfirmatzen duten epaiak\" daudela adierazi du Aralarrek, Badalonan gertatutako kasu bat adibide ipinita.
Durangoko Aralarren ekimenez sartu