Datorren apirilaren 20an Errotaritxuena auzoko 58 etxebizitza zozketatuko dituzte, San Agustin Kultur Gunean. Eguerdiko 12:00etan egingo da zozketa, notarioaren aurrean eta programa informatiko bat erabilita
Datorren apirilaren 20an Errotaritxuena auzoko 58 etxebizitza zozketatuko dituzte, San Agustin Kultur Gunean. Eguerdiko 12:00etan egingo da zozketa, notarioaren aurrean eta programa informatiko bat erabilita.
Zozketarako zenbakia 638 pertsonek daukate.
Hainbat kopuru daude eta zozketak kopuru horien arabera egingo dituzte. Lehenengo minusbaliotasuna daukatenentzako zozketa izango da. Gero Etxebiden izena emanda lau urte baino gehiago daramaten pertsonen txanda izango da, eta gainerakoentzako etxeak amaieran zotz egingo dituze.