Eskolako Bidea egitasmoa abiatu dute Landako Eskolan

Anboto 2011ko api. 17a, 10:04

\'Eskolarako joan-etorriak zelan egiten diren aztertu eta kutsadura -emisio bako joan-etorriak bultzatzeko\' egitasmoa da Eskolako Bidea

\"Eskolarako joan-etorriak zelan egiten diren aztertu eta kutsadura -emisio bako joan-etorriak bultzatzeko\" egitasmoa da Eskolako Bidea. \"Eskolarako joan-etorriak zelan egiten diren aztertu eta kutsadura -emisio bako joan-etorriak bultzatzeko\" egitasmoa da Eskolako Bidea. Proiektu hori martxan ipini dute Landako Eskolaren inguruko mugikortasuna aztertzeko eta hobetzeko. Lehen pausua diagnosia egitea da, eta horretarako eskolako umeek mugikortasun inkesta bat bete dute. Durangoko Udaleko Tokiko Agenda 21etik bultzatu dute egitasmoa. Aitziber Irigoras alkateak adierazi duenez, \"motordun ibilgailuak alde batera utzi eta helduen laguntza barik ibilbide seguruetatik egindako joan-etorriak\" bermatu gura dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!