Kale izendegian aldaketak egin dituzte toponimia ikerketan oinarrituta

Anboto 2011ko api. 18a, 10:01

Saibigain kalea Saibi kalea izatera pasatuko da, eta Fray Juan de Zumarraga,Frai Juan Zumarraga, euskal ortografiagaz. Kale izendegian aldaketak egitea onartu du Durangoko udalbatzak; aldaketak Alberto Errastiren toponimia ikerketan oinarritu dira

Saibigain kalea Saibi kalea izatera pasatuko da, eta Fray Juan de Zumarraga,Frai Juan Zumarraga, euskal ortografiagaz. Kale izendegian aldaketak egitea onartu du Durangoko udalbatzak; aldaketak Alberto Errastiren toponimia ikerketan oinarritu dira. Alderdi gehienek aldaketak \"lehen pausua\" direla azaldu dute, eta kale izenen aldaketarako batzorde berezia sortzea adostu dute. Talde Mistoa abstenitu egin da, \"eztabaida sakonagoa behar delako\". PPk kontra bozkatu du.

Rubial eta Leizaola

Aldaketez gainera, Faustegoienako kale berrietarako Ramon Rubial eta Jesus Mari Leizaolaren izenak ipintzea erabaki dute udalbatzarrean. PSE-EEk eta EAJk adostutako izenek eztabaida sortu dute. Aralarrek eta Talde Mistoak \"inkoherentzia\" salatu dute: \" bi kale berri ideologikoki lerrokatuak izango dira\", Aralarren ustez. Talde Mistoak azaldu du \"toponimia ikerketa bultzatu eta gero PSE-EEk eta EAJk \"kromo aldaketa\" egin dutela, \"bakoitzak bere prismatik izena proposatuz\". EAJk eta PSE-EEk bi pertsona horiek \"balore demokratikoak momentu gaitzetan defenditu\" zituztela eta kaleei euren izena ipintzea \"omenaldi justua\" dela aldarrikatu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!