Gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen programaren barruan Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Juul kanpainagaz bat egin dute apirilean zehar Durangoko Kurutziaga ikastolan
Gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen programaren barruan Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Juul kanpainagaz bat egin dute apirilean zehar Durangoko Kurutziaga ikastolan.
Apirilaren 14an, atzo, burutu zuten kanpainaren azkeneko ekimena.
Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura Eguna eta Nazioarteko Liburuaren Eguna hartzen dituen hilabetean zehar, apirilean, ipintzen dute Juul kanpaina Ikastolen Elkartean martxan.
Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburuak bozketan aukeratzea da ekimenaren ardatza: gogokoen dituzten liburuak eta dituzten ilustratzaileak hautatu dituzte Kurutziaga ikastolan ere.