'Durango 80' dokumentala aurkeztu dute, San Agustinen

Anboto 2011ko api. 15a, 09:03

Bideografik ekoiztetxeagaz elkarlanean gidoigile eta zuzendari lanak burutu ditu Unai Iturriagak \'Durango 80\' dokumentalean. Ikus-entzunekoa apirilaren 15ean aurkeztu dute, 22:00etan, San Agustin kulturgunean. Bestalde, atzo (apirilak 14) Zapatuek ikuskizuna eskaini zuten Plateruenean.

Bideografik ekoiztetxeagaz elkarlanean gidoigile eta zuzendari lanak burutu ditu Unai Iturriagak \'Durango 80\' dokumentalean. Ikus-entzunekoa apirilaren 15ean aurkeztu dute, 22:00etan, San Agustin kulturgunean. Zilar Astean batutako ekitaldia da.

Durango 80 - Herri kultura - TEASER from BIDEOGRAFIK EKOIZPENAK on Vimeo.

\"Auzolanean eta erlojuari begiratu barik\" osatutako dokumentala izan da Iturriagak berak Zilar Astearen aurkezpenean azaldu zuenez. \"80. hamarkadako kultur eta herri mugimenduen gaineko elkarrizketen bilduma\" da erakutsiko dutena. \"Mugimendu haren guztiaren argazkia egiteko\" 15 bat gairen inguruan jarduten dute elkarrizketatuek. Garaiko hainbat dokumental bildu eta 28 lagun elkarrizketatu dituzte ikus-entzunekoa osatzeko: \"Garai hartako jendeak esaten duen moduan, beste ardura batzuk zeuzkatenez, murritz samarra da garaiko material dokumental kopurua\", Iturriagak aurkezpenean gogoratu zuenez, eta horregaitik eskertu du,bereziki, materiala \"ganbaretatik berreskuratzen lagundu duen jende guztia\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!