'Uda Topera' eratu du Udalak

Anboto 2011ko api. 12a, 10:36

Uda Topera hiri kanpamenduak antolatu ditu aurten ere Durangoko Udalak.

Uda Topera hiri kanpamenduak antolatu ditu aurten ere Durangoko Udalak. Urtero legez lau egitasmo eratu dituzte: Txiki-Txoko (3-5 urtekoentzat), Hiri Kanpamendua (6-11 urtekoentzat), Abentura (11-14 urtekoentzat) eta Ingelesez Olgetan (bi talde osatuko dira: 7-10 urte eta 11-14 urte). Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean luzatuko da Uda Topera ekimena eta maiatzaren 2tik 12ra bitartean eman daiteke izena Pinondo Etxean. Gaineratu dutenez, iaz edukitako \"harrera ona\" ikusita Internet bidez ere badago izena ematea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!