Kultur Astea antolatu du Izar Gazte elkarteak

Anboto 2011ko api. 11a, 13:19

Udaberriko Kultur Astea ospatuko du Izar Gazte nagusien elkarteak gaur hasi eta apirilaren 17a bitartean

Udaberriko Kultur Astea ospatuko du Izar Gazte nagusien elkarteak gaur hasi eta apirilaren 17a bitartean. Udalaren laguntzagaz antolatutako kultur astea gaur abiatuko dute,18:00etan, eta ekitaldian parte hartuko dute udal ordezkariek, Aldundiko Gizarte Ekintzako arduradunek eta nagusien elkarteko ordezkariek. Ohorezko Aurreskua dantzatuko dute eta, ondoren, Izar Gazte abesbatzak eskainiko du saioa. Romeo y Julieta antzezlana taularatuko du, bihar, apirilaren 12an, Santurtziko Boreal taldeak, eta, 13an, Barakaldoko kitarraren lagunek eskainiko dute saioa. Josu Novo hizlari dela pertsona adinduen eta tecnología berreen gaineko berbaldia antolatu dute eguenerako, apirilaren 14rako, eta, barikuan, musika eta dantza izango da nagusi Norte a Sur taldearen eskutik. Kultur astea, domekan, apirilaren 17an, agurtuko dute. Uribarriko Andra Marian elkarteko hildakoen aldeko meza ospatuko dute, 12:30ean, eta, ondoren, 14:00etan, Izar Gazte elkartearen anaidetasun bazkaria izango dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!