Etxebizitzen jardunaldiak egingo dituzte martitzenean

Anboto 2011ko api. 11a, 08:00

Herritarrei zuzendutako hitzaldiak eskainiko dituzte, bost bloketan banatuta: lurzoruaren kudeaketa, etxebitzitza libreen merkatua, babeseko etxebizitza sozialen merkatua, etxebizitzak eskuratzeko finantzaketa, eta etxebizitzen kooperatibak.

Herritarrei zuzendutako hitzaldiak eskainiko dituzte, bost bloketan banatuta: lurzoruaren kudeaketa, etxebitzitza libreen merkatua, babeseko etxebizitza sozialen merkatua, etxebizitzak eskuratzeko finantzaketa, eta etxebizitzen kooperatibak. Durangoko Udalak egun osoko egitaraua prestatu du \"etxebizitza arloko gaur egungo egoeraren argazki bat\" egiteko asmotan. Aitziber Irigoras alkateak nabarmendu du Elkartegian emango diren hitzaldiak ez direla \"adituen arteko eztabaidak\" izango. Gaia herritarrengana gerturatzea da udalaren asmoa: \"durangarren zalantzak argitu eta ekarpenak batu gura ditugu\".

Jardunaldien egitaraua

10:30: Lurzoruaren inzidentzia eta kudeaketa urbanistikoa gaur egungo bizitegi-etxebizitzen merkatuan Hizlariak: - Juan Ignacio Heredero (foru aldundiko hirigintza arloko zerbitzu juridikoko burua) - Anton Perez-Sasia (hirigintza aholkularia) - Pablo Estefania (arkitektoa) 11:45: Etxebizitza libreen merkatua Hizlariak enpresa eraikitzaile eta promotoretako kideak: - Joseba Cedrun (Sukia) - Leonides Gutierrez (Vallehermoso) - Santiago Cuello (Umpro 2000) 13:00: Babes Ofizialeko Etxebizitzen merkatua Hizlariak: - Elena Sanchez (Eusko Jaurlaritza) - Ricardo Gonzalez Mena (Azpiegiturak S.A.U. - Bizkaiko Foru Aldundia) 16:30: Higiezinak sustatzeko eta etxebizitza eskuratzeko finantzaketa Hizlariak: - Jose Luis Agirre (BBK) - Sonia Fernandez eta Elena Abando (Caixa) - Caja Madrid-eko ordezkari bat 17:30: Beste sustapen mota batzuk (etxebizitzen kooperatibak) Hizlaria: - Pello Sologaistoa (Inversiones y Servicios Arrasate) Amaieran eztabaida irekia hasiko dute
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!