Tabiratik Montorretako biribilgunerako errepidea egiteko beharrek hiru urte iraungo dute
Durangoko herrigunean trafikoa arintzeko eraztuna amaitzeko Urki-Hegoalde lotunea hiru enpresen artean egingo dutela jakinarazi dute asteon.
Probisa, Bermeoso eta Eder enpresei esleitu dizkiete lanak, eta udalaren aurtengo inbertsio handienetakoa izango da: 781.154,97 euroko kostua izango du. Beharrak hiru zatitan eta hiru urtetan banatuko dituzte. Aste gutxi barru kontratua sinatu eta lanak hasiko
dituzte.
Durangoko PSE-EEko kideek gogoratu dute proiektu hori 2010eko aurrekontuak babesteko \"baldintza moduan\" ipini zutela. EAJgaz egindako akordioa gobernu taldeak ez duela \"guztiz\" bete salatu dute orain: \"Horrelako beharretarako Durangoko langabetuak kontratatzen dituztenei puntuazio altuagoa emateko eskatzen genuen orduan, eta esleipen honetan ez da horrelakorik egin\". Udalak \"herrian enplegua sustatzeko aukera galdu\" duela salatu du Pilar Riosek.