80ko hamarkadako Durangori buruzko Zilar Astea, auzolanean

Anboto 2011ko api. 7a, 14:28

Hamarkada \'sortzaile, ekintzaile, eraikitzaile, bizi eta emankor\' hura gogoratu, ezagutu eta biziberritzeko antolatu dute Durangoko dozena bat kultur talde, eragile, norbanako eta erakundek aurtengo aste tematikoa.

Hamarkada \"sortzaile, ekintzaile, eraikitzaile, bizi eta emankor\" hura gogoratu, ezagutu eta biziberritzeko antolatu dute Durangoko dozena bat kultur talde, eragile, norbanako eta erakundek aurtengo aste tematikoa. Iaz Joseba Sarrionandiaren unibertsoa gerturatu zuen Zilar Asteak Durangoko kulturgune eta ikastetxeetara. Udaberriaren atariko aste tematikoaren bigarren edizioan ere Durangaldean kulturgintzan diharduten askotariko lagunek hartu dute parte. Gaur egin dute Plateruenean aurtengoaren aurkezpena. Durangon kulturgintzan eta hezkuntzan diharduten dozena bat elkarte, erakunde eta norbanakok antolatu dute bigarren Zilar Astea. Aste tematikoaren hari izateko 80ko hamarkada aukeratu dute, Igor Elortzak aurkezpenean azpimarratu duenez, \"hamarkada sortzaile, ekintzaile eta eraikitzailea; bizia, emankorra eta esanguratsua\". Euskal Herrian eta Durangaldean ere politika, gizarte, zein kultur arloan urte gorabeheratsuak izan zirenak dira datorren asterako eratu dituzten ekimenen ardatz. Urte haiek gogoratu eta biziberritu gura dituenak hainbat kultur adierazpenen bitartez izango du garai hartara gerturatzeko aukera. Garai hura, \"nostalgiaz eta mitifikaziotik barik, jakinminez eta ezagutarazteko gogoz\" begiratzeko, bizi izan zutenen ahotik. Martxoan, 1980ko hamarkadaren inguruko gaiak jorratu dituzte Durangoko batxilergoko eskoletan; besteak beste, Egizu zeuk film laburn lehiaketara euren lanak aurkeztu dituzte. Datorren astean, apirilaren 12an hasita, eskaintza oparoa dute Durangaldeko kulturzaleek aukeran.

EGITARAUA

Apirilak 12, 20:00 80ko hamarkadako Euskal Herriari buruzko mahai-ingurua, Plateruenean: Josu Zabala, Mario Zubiaga eta Idoia Eizmendi Apirilak 14, 20:00 (Za)patuek ikuskizuna, Plateruenean. Parte-hartzaileak: Kriskitin, Karrika, Txistu y Tamboliñ, Felix Arkarazo eta Aitor Nika antzezleak, Ander Erzilla musikaria Apirilak 15, 22:00 \'Durango 80\' dokumentalaren aurkezpena, San Agustin kulturgunean Apirilak 16, 20:00 \'Durango 80\' dokumentalaren emanaldia, San Agustin kulturgunean Apirilak 16, 10:00 Literatur Eskola, Juan Luis Zabalak gidatuta, Udal Liburutegian Apirilak 16, 18:00 Olgetan, Plateruenean: 80ko hamarkadan ume izan ziren gaurko gurasoek euren seme-alabekin sasoi hartako jostailu eta jolasekin gozatu dezaten tailerra. Berbarok antolatua eta gidatua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!