Udan ume saharauiak etxean hartzeko kanpaina abiatu dute

Anboto 2011ko api. 6a, 10:56

\'Oporrak bakean\' kanpaina abiatu du bederatzigarrenez Herria auzo elkarteak Udalagaz batera. Tinduf-eko errefuxiatu kanpamentuetan (Argelia) dauden umeak udako oporretan etxean hartzera deitu gura dituzte durangarrak

\'Oporrak bakean\' kanpaina abiatu du bederatzigarrenez Herria auzo elkarteak Udalagaz batera. Tinduf-eko errefuxiatu kanpamentuetan (Argelia) dauden umeak udako oporretan etxean hartzera deitu gura dituzte durangarrak. Durangoko Herria auzo elkartearen egoitzako (Askatasun Etorbidea 8 behea) tabernan hartu daitezke eskaria egiteko orriak, eta, berriro, aurkeztu maiatzaren 8a baino lehen. Neska-mutil saharauiek udan 45-55 gradu arteko tenperaturak jasatea ekiditzea eta osasun azterketa zehatza egin diezaieten lortzea dauka helburu ekimen horrek. Baita Euskal Herrian diren bitartean elikadura egokia izan dezaten ere; izan ere, elikagai eskasia dela-eta bitamina eta proteina faltagaz etorzen dira. Halaxe jakin eragin dute Herriako arduradunek: \"Hemen dauden bitartean euren herrian dituzten gabeziez disfrutatzea gura dugu\". Familiek zein norbanakoek dute umeok euren etxean hartzeko aukera,eta, inor baztertu gabe, lehentasuna izango dute Durangon erroldatutakoek. Ekain amaiera edo uztail hasieratik abuztuaren amaiera edo irail hasiera arte izango dira 7-12 urte bitarteko neska-mutilok Durangaldean. Herriakoek gogoratu dutenez, \"egonaldiak iraun bitartean gaztetxoon mantenua hartuko dute gain familia zein norbanakoek. Ez dute bestelako kosteri zertan aurre egin\". Umeei Durangaldera heldu eta segiduan egin behar zaie dagokion osasun azterketa: \"Antolatzaileek, horrel gura duten familientzat, ordua hartuko du pediatra bategaz. Eta, ondorioz, diagnostikatutako gaixotasunen batengatik tratamentua jartzeko beharrezko arreta medikorako tramiteak kudeatuko ditu Herria elkarteak pediatragaz batera\". Euskal Herritik edo Espainiatik ezin du urte umeak, eta, Tinduf-era bueltatu aurretik lau egun aurretik hemen egon beharko da, adierazi dutenez. Etxean hartzera ez du lotzen eskari-orria betetzeak, eta, interesa agertu dutenei deitu egingo zaie informazio gehiago emateko. Harrerak eskatzen dituen tramite burokratiko guztiak, berriz, Herriak hartuko ditu bere gain. Gogorarazi dute egonaldiak iraun bitartean aseguru poliza batek babestuta egongo direla umeok. Informazio gehiagorako honako telefonora deitu daiteke:655 711 10
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!