Maristak ikastetxea IX. RetoAlcoa Lehiaketako finalean

Anboto 2011ko api. 6a, 10:11

Madrilen (Espainia) ospatuko den IX. RetoAlcoa Lehiaketako finalera heltzea lortu du MªJose Martin eta Kepa Bastegieta irakasleek zuzendutako Maristak ikastetxeko taldeak. Apirilaren 8an izango da saioa

Madrilen (Espainia) ospatuko den IX. RetoAlcoa Lehiaketako finalera heltzea lortu du MªJose Martin eta Kepa Bastegieta irakasleek zuzendutako Maristak ikastetxeko taldeak. Apirilaren 8an izango da saioa. Maristak ikastetxeak hasieratik parte hartu du 61 hezkuntza zentrotan banatutako 4.900 ikasle batzen dituen egitasmo horretan. Lau hilabetean jardun dute lanean, ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez, eta, A Coruñako (Galizia) Sabon eta Adormideras, Lugoko (Galizia) Rio Cabe eta Foz, Asturiasko Menendez Pidal eta Paula Frassinetti eta Madrilgo San Luis de los Franceses ikastetxeak izango dituzte lehiakide. Maristetik jakin eragin dutenez, bezperan,Habilidades para el éxito egitasmoaren onuretaz disfrutratzeko aukera izango dute ikasleek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!