Udaltzaingoak jakin eragin duenez, \"20-25 urteko gazte bi pertsona nagusiak engainatu guran\" dabiltza Durangon: ustezko operazio baten gastuak ordaintzeko dirua eskatzen dabiltza
Udaltzaingoak jakin eragin duenez, \"20-25 urteko gazte bi pertsona nagusiak engainatu guran\" dabiltza Durangon: ustezko operazio baten gastuak ordaintzeko dirua eskatzen dabiltza.
Atzoko egunez pertsona nagusien etxeak bisitatu zituzten iruzurgileek, Durangoko Udaltzaingoak jakin eragin duenez. Durangoko Udalaren irudia duen dokumentu bat erakusten dute, eta bisitatutako pertsonaren bizilagunen zerrenda bat dauka dokumentuak. Pertsona horiek guztiek 100 euro inguru eman dizkietela azaltzen diete pertsona bisitatuari, \"euretako baten seme txikiari egin behar dioten ustezko operazioaren gastuak ordaintzen laguntzeko\".
Diruz laguntzeko asmoa agertuz gero, iruzurgileak etxera sartzen direla azaldu dute, eta bertan dokumentua sinatzeko eskatzen dietela. Bisitatuak dirua nondik ateratzen duen kontrolatzen dutela azaldu dute, eta iruzurgile bat dokumentua sinatzen pertsona nagusiaren alboan geratzen den bitartean, besteak komuna non dagoen galdetzen duela. Komunera joan barik, etxeko jabeak dirua atera duen gelara sartu eta gela arakatzen duela argitu dute.
Durangoko Udalak argitu du ez duela baimena ematen diru eskatzeko udaleko gutunak erabiltzeko: \"Diur-laguntzak behar izanez gero beste bide administratibo batzuk erabili behar dira\".