50.000 unitateko fondoa gainditu du liburutegiak

Anboto 2011ko api. 5a, 08:30

Udal liburutegiak 52.564 unitateko fondoa lortu du 2011ko lehenengo hiruhilekoan. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek

Udal liburutegiak 52.564 unitateko fondoa lortu du 2011ko lehenengo hiruhilekoan. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek. Liburuak dira 49.095 (horietatik 11.558 haur-literaturakoak), argitalpen ohikoak 1.050 eta 418 CD entzungailuak, fonoteka saileak; horretaz gainera, 2.051CD-ROM, DVD eta Blu-ray ere badaude liburutegian. Bestalde, liburutegi berria diseinatzerako orduan helburu bat \"lehenetsi\" dutela nabarmendu dute: \"fondoak eskuragarri jartzea erabiltzaileentzat. Hau da, erabiltzaileek liburuak ukitu eta ikuskatzeko aukera izatea. Une honetan, 34.581 liburu eskuratu ditzakete zuzenean erabiltzaileek, azken hiru urtetako kopurua bikoiztu egin dugularik\". Fondo fisikoez gain, bibliografia-fondo digitalak ere badituzte: 4 e-book daude erabiltzaileen eskuragarri, eta liburu elektroniko bakoitzak 600 liburu ditu. Astarloa Kulturgintza presidentea den Mari Jose Balierren hitzetan, \"azken urteotan, liburutegi berriko instalazioak irekitzeaz gain, gure asmoa izan da CD, DVD eta liburu-kopurua nabarmen handitzea. Une honetan ia 2 unitate dauzkagu biztanleko, eta honek esan nahi du liburutegi eredugarria daukagula.\" \"Harro\" daude liburutegia \"herritarrei hurbilarazi\" dielako: \"honen adierazgarri, instalazioen erabilpen-maila aipagarria eta maileguen igoera nabarmena da, azken 4 urteotan %35a igo dena\", adierazi dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!