Orue Lanbide Heziketa eskolak 2-7 urte bitarteko neska-mutilentzat tailerrak antolatu ditu asteburuari begira Ezkurdi plazan.
Orue eskolak 2-7 urte bitarteko neska-mutilentzat tailerrak antolatu ditu asteburuari begira Ezkurdi plazan.
Haur Hezkuntza zikloko ikasleek gidatuko ditu jardura guztiak, \"ikasitakoak benetako egoeran praktikan jartzeko\" aukera eskainiz. Umeentzako jolasak eta tailer \"didaktikoak\" dira Lanbide Heziketa ikastetxeak apirilaren 9rako antolatutakoak. Doan izango dira eta ez dago izena eman beharrik. Ikastetxearen eta bertoko ikasleen ekimenez sortutako ekimena da: \"gure inguruarekiko konpromisoagatik egiten dugu, egiten dakigun zerbait eskainiz\".
Ikasgeletan ikasten da, \"baina, batez ere eginaz\", dio ikastetxeko zuzendari Sergio Murillok. Oruen bagabilz izenagaz antolatzen dituzte tailerrok. Iazko ikasturtea Durangoko Ezkurdin bertan antolatutako jarduerekin abiatu zuten, eta, gero, Igorre eta Zornotzan ere eratu zituzten tailerrak herri bakoitzeko merkatari elkarteen laguntzagaz.
Gaur egun 57 ikaslek dihardue osotasunean euskaraz eskaintzen duten Haur Hezkuntza ziklo horretan.