Juanjo Ziarrustaren heriotzak eta egoera ekonomikoak azken lau urteotako jarduna \'zaildu\' egin dutela baina jeltzaleek \'talde izaera indartu\' dutela azaldu du Aitziber Irigorasek, EAJk legegintzaldiaren balorazioa aurkezteko egin duen ekitaldian.
Juanjo Ziarrustaren heriotzak eta egoera ekonomikoak azken lau urteotako jarduna \"zaildu\" egin dutela baina jeltzaleek \"talde izaera indartu\" dutela azaldu du Aitziber Irigorasek, EAJk legegintzaldiaren balorazioa aurkezteko egin duen ekitaldian.
Urteotan gizarte zerbitzuetan murrizketarik ez egiteko \"ahalegin handia\" egin dutela azaldu du Irigorasek, eta pozik agertu da liburutegiaren eta igerilekuen harreragatik. \"Krisia dela-eta\", aitortu duenez, ezin izan dute gizarte ekintzarako Uribarriko egoitza zaharra berriztu eta zentro zibikorik garatu.