PSE-EEren proposamenagaz onartu dute gaztetxea botatzea. Sapuetxeko hogeita hamar bat kide osoko bilkuran egon dira, eta hitza hartu gura izan dutenean ez diete utzi. Pleno aretotik bota dituzte.
PSE-EEren proposamenagaz onartu dute gaztetxea botatzea. Sapuetxeko hogeita hamar bat kide osoko bilkuran egon dira, eta hitza hartu gura izan dutenean ez diete utzi. Pleno aretotik bota dituzte.
2011rako aurrekontuen barruan PSE-EEk egindako emendakin baten bidez onartu dute gaztetxea botatzea. Gobernu taldeak proposamen hori onartu zuen eta alderdi popularrak ere aldeko botoa eman zion. Aurrekontuen eztabaidan Talde Mistoko Ritxar Alberdik diru-atal horren kontrako iritzia azaldu du: \"Gaztetxean ekintza sozialak egiten dira, eta gazteei aukerak eta alternatibak eman behar zaizkiela uste dugu\".
Sapuetxeko hainbat gaztek hitza hartu gura izan zuten osoko bilkuran, baina alkateak adierazi zien pleno amaierara arte itxaron beharko luketela. Gazteek, berriz, ez zuten itxaron gura izan: \"amaieran zertarako egingo dugu berba, ordurako bozkatuta egongo bada?\" zioten gazteen artetik. Talde mistoko eta Aralarreko zinegotziak ezik beste guztiek aretoa utzi zuten. Gazteei aretoa uzteko eskatu zien udaltzain buruak, eta gazteek ez zutela irten gura erantzun. \"Sapuetxe bizirik\" zioten mezuak erakutsi zituzten eta gaztetxearen aldeko oihuak egin. Azkenean udaltzainek indarrez atera zituzten pleno aretotik. [imgd]http://www.anboto.org/images/9000/9086/1.jpg[/imgd]
Gazteak irtenarazi eta gero aurrekontuak onartu dituzte. 31 milioiko aurrekontuak izango ditu Durangoko Udalak 2011rako. EAJk eta PPk proposamenaren alde bozkatu dute. PSE-EE abstenitu egin da eta Aralar eta talde mistoak kontra bozkatu dute.