Gerra Zibilaren kronika egingo du, gaur, Juantxo Egaña argazkilariak, Euskal Herrian gerra denboran ateratako argazkien proiekzioagaz. San Agustin kulturgunean izango da ekitaldia, 19:30ean. Horren ondoren, Goitik ikusita aurkezpena egingo du Gerediagak, gaur, Oroimen Egunean.
Gerra Zibilaren kronika egingo du, gaur, Juantxo Egaña argazkilariak, Euskal Herrian gerra denboran ateratako argazkien proiekzioagaz. San Agustin kulturgunean izango da ekitaldia, 19:30ean. Horren ondoren, Goitik ikusita aurkezpena egingo du Gerediagak, gaur, Oroimen Egunean.
1937ko martiaren 31n Durango italiarrek nola bonbardatzen zuten agerian uzten duten argazkiak eskuratu ditu Gerediaga Elkarteak, joan den astean Erromako \"Ufficio Storico dell Stato Maggiore del\'\'Aeronautica Militare\"-ra egindako bisitan.
Guztira 100 argazki inguru erreproduzitzeko aukera izan dute Gerediagako Jon Irazabal historialariak eta Txelu Angoitia argazkilariak. Durangoko bonbardaketari buruzko argazkiak ezeze, Bizkaiko beste herri batzuetako bonbardaketako argazkiak ere aurkitu dituzte: Elorrio, Mañaria, Otxandio, Elgeta, Igorre, Galdakao, Berriatua, Derioko kanposantua, Gernika, Portugalete, Bilboko portua, Somorrostro, Jata Mendia, Galdakao...
Argazki guztiak italiarrek airetik bonbardeatzen zutela ataratakoak dira. 1937. urteko martxoaren 31tik ekainaren 19ra bitartean, Bilbo hartu zuten arte, ataratako argazkiak dira. Horietako argazki gehienak ezezagunak dira eta balio historiko handia dute Bizkaiko erasoetan italiarren parte hartzea hobeto ezagutzeko aukera ematen dutelako.
Argazki hoietako batzuk, gaur, Oroimen Eguneko ekitaldian erakutsiko dituzte, 19:30ean, San Agustin Kultur Gunean. Italiatik ekarritako argazkiez gain, Juantxo Egañak gerra zibileko argazkilarien gaineko hitzaldia emango du eta gerra sasoiko 200 argazki inguru erakutsiko ditu \"Gerra garaiko kronika. 1936-1945eko argazkigintza Euskal Herrian\" izeneko hitzaldian.