Lurraren orduagaz bat egin du Durangok

Anboto 2011ko mar. 28a, 10:03

Klima aldaketaren aurkako mundu mobilizazinoagaz bat egin du Durangok ere. WWF-ren Lurraren Ordua denarekin bat eginez,herriko eraikin eta iturrietako argiak amatatu zituzten zapatuan.

Klima aldaketaren aurkako mundu mobilizazinoagaz bat egin du Durangok ere. WWF-ren Lurraren Ordua denarekin bat eginez,herriko eraikin eta iturrietako argiak amatatu zituzten zapatuan. Berotze globalari \"bat eginda bakarrikm egin diezaiokegula aurre\" erakutsi gura izan dute ekintza horregaz. Herriko udal eraikin ezagunak itzali zituzten, klima aldaketaren kontrako borrokaren adierazgarri. Aurtengo kanpainaren helburua munduko 6.000 hirietako biztanleak mugiaraztea izan da, tenperatura gehitzearen kontrako ekimen honi laguntza ematen zaiola erakusteko. Oraingoan, WWF-ren Lurraren Ordua kanpainak hiritarrak partehartzera bultzatu nahi ditu, eta baita udalak, enpresak, ikastetxeak, unibertsitateak, hedabideak eta ekimen global honekin bat egin nahi duten bestelako erakundeak ere. Guzti-guztiak, garrantzi handikoak izateaz gain, aktore inportanteak baitira klima aldaketan eragiteko. WWF-ren Lurraren Ordua 2007an egin zen lehenengoz herrialde bateko hiri batean bakarrik. 2009an, 88ko herrialdetako 4.159 hirietako monumentu ezagunenen argiak itzali ziren eta 2010an 128 izan ziren herrialde partaideak. \"Zenbakiok kontuan hartzen baditugu, esan daiteke WWF-k lau biderkatu egin zuela hasierako helburua. Eta lortu zuen ekimenarekin 1.000 milioi pertsonak bat egitea, hau da, munduko biztanleriaren ia seirenak\", azaldu dute ohar batez.

2009an egin zuen bat lehenengoz Durangok

2009an Durangok bat egin zuen kanpainarekin ondoko arrazoiak direla eta: Klimaren Aldaketaren kontrako udal Ordenantza onartu izana, eta Udalak, negutegi-efektua sortzen duten gasak murrizteko programa baten bidez, herrian CO2 isuria gutxitzeko hartutako konpromisoa. \"CO2 isuria gutxitzea dela eta, aurrera begira, isuriak murrizteko helburuak Durangoko mugikortasun jasangarriari begira ezarriko dira, mugikortasun jasangarrirako Planaren bidez\". Tokiko Agenda 21 egitasmoaren barruan lantzen ari da aipaturiko plana, eta honako neurriak bultzatuko ditu: \"joan-etorriak bizikletan egitea; energia kontsumoa murriztea udal-argiteria publikoan eta udal eraikinetan; ingurugiroa hobetzea, 2008an onarturiko Ordenantza bidez, etxebizitzak eta bulegoak eraikitzen direnean; jabekideen komunitateetan gutxiago kutsatzen duten berogailu sistemak aldatzea sustatzea…\"
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!