Durango \"bere osotasunean\" ezagutzen duen jendeagaz zerrenda osatzen dabiltzala azaldu du Dani Maeztuk. Zerrendako burua izango da maiatzeko hauteskundeetan.
Durango \"bere osotasunean\" ezagutzen duen jendeagaz zerrenda osatzen dabiltzala azaldu du Dani Maeztuk. Zerrendako burua izango da maiatzeko hauteskundeetan.
Datorren legegintzaldia \"Durangoren etorkizuna diseinatzeko funtseskoa\" izango dela nabarmendu dute Aralarreko kideek, eta horretara begira dabiltzala hauteskundeetako programa osotzen. Trenaren lurperatzea eta arau subsidiarioen errebisioa laster datozelako iritzi dioAlderdiaren egoitzan osotzen dabiltzan zerrendaren eta programaren aurrerapena egin dute.
[imgd]http://www.anboto.org/images/9000/9068/1.jpg[/imgd] Aurkezpenean, zerrendako lehen bost pertsonak izan dira; Dani Maeztu, Iker Urkiza, Amparo Ereñaga, Mikel Anderez eta Lorea Sarrionandia. Zerrendan ordenarik oraindik ez duten beste lagun batzuk ere egon dira euren alboan; Jose Ramon Arrizabalaga, Angi Uria eta Jabier Larrabide.Batzar Nagusietarako zerrendaburua izango den Leire Martinez Iratzarriko Bizkaiko koordinatzailea ere egon da agerraldian.
Proposamena
Hauteskundeetako programa osotzen dabiltzala, eta euren web gunean ekarpenak egin daitezkeela azaldu du Dani Maeztuk. Euren proposamenaren ildo nagusiak \"barrutik barrura\" berbekin laburtu ditu Maeztuk: \"Udalaren eta herriaren artean oso distantzia handia dago eta dinamika parte hartzaileak bultzatu gura ditugu, bai aurrekontuen diseinurako eta baita hirigintza gaietarako ere\".
Programako proposamenen artean herri barruko industriak industriaguneetara bultzatzea eta alokairuzko etxebizitzak ipintzeko aukerak aztertzea leudekeela adierazi du Durangoko Aralarren zerrendaburuak.
Udaleko gobernu taldeak \"kudeaketa txarra\" egin duela salatu du Maeztuk. \"Ikuspegi estrategiko barik\" jardun dutela nabarmendu du: \"udalean, kudeatzaileak barik politikariak behar ditugu\".