Bonba hotsek belztutako egunsentia

Anboto 2011ko mar. 31a, 08:47

Gaur 74 urte bete dira Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek Durango bonbardatu zuela. Lehenengo bonba hotsak 08:30ean entzun ziren; pentsaezina zuten durangarrek zetorrena. 1937ko martxoaren 31 haretan 14.000 kilo lehergai jaurti ziren eta 376 lagun hil ziren

Gaur 74 urte bete dira Italiako abiazioak Durango bonbardatu zuela. Lehenengo bonba hotsak 08:30ean entzun ziren; pentsaezina zuten durangarrek zetorrena. 1937ko martxoaren 31 haretan 14.000 kilo lehergai jaurti ziren eta 376 lagun hil ziren. Egun hura gogoan hartuko dute, gaurko antolatutako ekitaldietan. Udalak bonbardaketa eta Gerra Zibileko biktimei omenaldia egingo die 12:00etan, azken urteetan. Kanposantura joateko autobusa ere antolatu dute; Komentukaletik irtengo da 11:30ean. Iluntzeko 20:00etan, berriz, bonbardaketaren oroimen-ekitaldia egingo dute. Andra Mariko elizpean izango da, Gerediaga, Berbaro, Kriskitinek antolatuta. Faxistek jaurtitako bonben eraginez hildako ehundaka herritarrak hartuko dituzte gogoan oraingoan ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!