Urtaroekin zerikusia daukaten pegatinekin apaindu dituzte euren erakusleihoak Durangoko hainbat dendari eta tabernek.
Urtaroekin zerikusia daukaten pegatinekin apaindu dituzte euren erakusleihoak Durangoko hainbat dendari eta tabernek.
Loreekin eta udaberriagaz zerikusia daukaten irudiekin apaindu dituzte Durangon hainbat erakusleiho. +Dendak elkartearen kanpaina berria da. Elkarteko kideek azaldu dutenez, \"Durangoko merkataritzan denetik topatu daitekeela\" erakutsi gura dute ekimenagaz, eta bide batez \"kaleei kolorea ematea\" ere bada kanpainaren helburua.
Azaldu dutenez, dagoeneko 50 merkatari inguruk egin dute bat kanpainagaz, eta +Dendaken bazkide diren guztiei dago zabalduta. 200 bazkide inguru dauzka merkatarien elkarteak.
Urtaroei lotutako apaindurak dira \"Kolorezko erakusleihoak\" izena daukan kanpaina horren osagai nagusiak. Udaberrian sartu berri garen honetan, lorak dira protagonista, eta urtaro bakoitzean irudia aldatu egingo dute.