Aurrekontu parte-hartzaileak eskatu ditu Ezker Abertzaleak

Anboto 2011ko mar. 27a, 10:20

Martitzenean osoko bilkuran eztabaidatu behar dituzte aurrekontuak Durangoko Udalean. Ezker Abertzaleak gobernu taldearen proposamenari osotasuneko emendakina aurkeztu diola jakin eragin du

Martitzenean osoko bilkuran eztabaidatu behar dituzte aurrekontuak Durangoko Udalean. Ezker Abertzaleak gobernu taldearen proposamenari osotasuneko emendakina aurkeztu diola jakin eragin du. Prentsara bidalitako oharrean nabarmendu dute \"gobernu taldearen eta Ezker Abertzalearen kudeaketa ereduak zeharo desberdinak\" direla, eta horregatik aurkeztu dutela aipatutako emendakina. Aurrekontuak prestatzeko \"ziklo osoan parte-hartzea jorratzea\" gurako luketela azaldu dute Ezker Abertzaleko ordezkariek, eta gobernu taldeak \"bilera bakar batera\" deitu dituela salatu dute, martxoaren 22kora: \"Ez dugu uste negoziatzeko tarterik ematen duenik, ezta horretarako asmo errealik egon denik ere\". Ezker Abertzaleak \"sistema aldatzeko nahikoa proposamen, lanerako gaitasun eta konpromiso\" daukala azaldu du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!