Udala erakunde publikoen eta herritarren lotune izateko eskaria

Anboto 2011ko mar. 26a, 10:17

Durangoko herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein administrazio publikotan aurkeztu beharreko dokumentuak Udalak kudeatzea eskatzen duen mozioa aurkeztu du PSE-EEk.

Durangoko herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein administrazio publikotan aurkeztu beharreko dokumentuak Udalak kudeatzea eskatzen duen mozioa aurkeztu du PSE-EEk. Modu horretara, udalak bitartekari lana egingo luke herritarren eta erakunde publikoen artean. Mozio horregaz helburu bi bete gura dituzte sozialistek. Alde batetik, herritarrak Eusko Jaurlaritzaren baitako erakundeetara hurreratu gura dituzte, \"alde bien hartu-emanak arinduz\", Pilar Rios zinegotziaren esanetan. Bestetik, diru-laguntza eskaerak egin behar direnean, sarritan Donostia, Gasteiz edo Bilbora joan behar izaten dira herritarrak, eta horrek \"hainbat eragozpen sortzen ditu; joan-etorriari lotutako gastu ekonomikoak, besteak beste\", diote. Hori ekiditiko asmoa ere badu sozialisten mozioak helburu duen akordioak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!