Oraindik filmatzen badabiltza ere, egitasmoaren aurkezpena egingo dute gaur, 19:30ean. Baleuko ekoizten dabilen dokumentalean parte hartuko duten bederatzi herritako pertsonak batuko dira Durangoko Santa Susana elizan.
Oraindik filmatzen badabiltza ere, egitasmoaren aurkezpena egingo dute gaur, 19:30ean. Baleuko ekoizten dabilen dokumentalean parte hartuko duten bederatzi herritako pertsonak batuko dira Durangoko Santa Susana elizan.
Martxoaren 31 baino aste bete lehenago, Durangoko bonbardaketagaz eta Bizkaiko beste hainbat herritako bonbardaketagaz zerikusia duen lan baten berri emango dute gaur, Durangoko Santa Susana elizan. Bertan, duela 74 urteko bonbardaketetan 12 moja hil ziren, eta leku hori aukeratu du Baleuko ekoiztetxeak Bizkaiko bonbardaketen gainean filmatzen dabilen dokumentala aurkezteko.
Gaur iluntzeko ekitaldian, besteak beste, dokumentalaren aurrerapena ikusi ahalko da, eta hiru belaunaldiko bizkaitarrek hartuko dute hitza; Durangoko bonbardaketak bizi zituen Jose Antonino Olea, Berriz 1936 Gogoratzen taldeko Maite Arrizabalaga eta Txomin Madalena gaztea. Bizkaian Gerra Zibilean izan ziren erasoen gaineko hausnarketa egingo dute hirurek.
Oraingoz, bederatzi herri
Bizkaiko hainbat herri bonbardatu zituzten 1936 eta 1937 urteen artean. Oraingoz, dokumentalaren proiektura bederatzi herritako jenea batu da; Durango, Otxandio, Zornotza, Sestao, Galdako, Mungia, Durango eta Markina-Xemein. Herriotako 130 pertsona baino gehiago izango dira gaur iluntzeko ekitaldian. Dokumentalaren arduradunek, herri hauez gain, bonbardaketaren bat izan zuten herrietako testigantzak eta historia batu gura dituzte.
Gernika-Bizkaia 1937-2012
Dokuentala Bizkaiko Foru Aldundiaren \'Gernika-Bizkaia 1937-2012: 75 urte\' ekimenaren parte bat da.