Stop Accidentes elkartearen eta Lagun Aro fundazioaren eskutik, eta, Udalagaz lankidetzan, sortu dute trafiko istripuen biktimei arreta psikosoziala eskaintzeko zerbitzu berria martxan.
Horretara,
Lagun Aro-Mirada Social-Fundazioa Stop Accidentes: bizitza aurrera doa zirkulazio istripuaren ondoren azterlanean nabarmendutako eskariari erantzun gura diote, udal arduradunek ohar baten jakin eragin dutenez. \"Trafiko istripua izan ondoren, biktimek bizi duten egoera hobetzea da helburua\".
<3h>Banan-banako zerbitzua3h> Biktimei arreta ematen aditua den psikologo batek banan-banako zerbitzua eskainiko die biktimei; orobat, haiei zuzendutako talde-terapiak eta trebetasun-tailerrak antolatuko ditu: \"egoera bera jasaten duten beste pertsona batzuekin esperientziak elkartrukatzeko, istripuaren ondorioak gainditzen laguntze aldera\". Halaxe azaldu dute udal arduradunek. Era berean, hala eskatzen dutenek banan-banako laguntza eta arreta jasoko dute, istripuaren gainean epaiketarik izanez gero, hari aurre egiten laguntzeko. Trafiko-istripua izan ostean biktimek bizi duten egoera hobetzea da helburua.
Posta elektronikoz (
psicologa@stopaccidentes.org) zein telefonoz (946033 000) jarri ahal izango da psikologoarekin harremanetan, edo zuzenean Stop Accidentes Elkartearen Durangoko ordezkaritzara jota. EAEn elkarteak Pinondo Plazan daukan ordezkaritzara 10:00etatik 14:00etara jo daitekez, astelehenetik barikura arte. Asteburuak, barriz, biktimei zuzendutako talde-terapiak eta trebetaun-tailerrak egiteko baliatuko dira (hilean birritan izango da hori). Zerbitzua urtebetean aurreikusi dute martxan egotea, hala ere, hori luzatu egingo da zerbitzuak harrera ona izaten baldin badu. Horrela adierazi dute.
Zerbitzuak istripua izan osteko izapideak betetzeko laguntza eskainiko du, eta istripua izan ondoren zer erakundetara jo behar den azalduko du. \"Era berean, laguntza emango du dolua gainditzeko, epaiketaren nondik norakoak ezagutzeko, biktimen eskubideen berri izateko eta zenbat denboran itxaron behar den jakiteko, besteak beste\". Azkenik, biktimek edota haien familiartekoek istripua dela-eta epaiketa bati aurre egin behar izanez gero, zerbitzuak laguntza eskainiko die egoera hori hobeto jasateko eta epaiari aurre egin ahal izateko, epaia kontrakoa bada.
Azterlana
Lagun Aro - Mirada Social Fundazioarekin batera,
STOP Accidentes Elkartea, Bosch i Gimpera Fundazioa eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko zenbait irakasle partaide izan dituen txosten horretan aditzera eman zenez, istripuen biktimek babesik gabe aurre egin behar izaten diote istripuaren osteko egoerari.
Lagun Aro Fundazioa - STOP Accidentes: bizitza aurrera doa zirkulazio-istripuaren ondoren azterlana 2009ko abenduan aurkeztu zen, eta hartan lehenengoz eman zen aditzera zer-nolako egoera bizi duten istripua izan duten pertsonek eta haien familiartekoek Espainian, istripuaren ostean. Horrela azaldu dute helarazitako oharrean. Azterlanean, bada, \"talde horrek jasaten dituen gabeziei eta beharrizanei buruzko datuen eta pertzepzio sozialen berri\" eman zen.
Horiekin batera, biktimen eskari batzuk ere eman ziren jakitera. Eskariak, gainera, lehentasunen arabera sailkatu ziren, 0tik 10erako puntuazioa ezarrita: \"Eskaera guztien artetik nabarmentzekoak izan ziren istripu larrietan familiartekoei laguntza emateko zerbitzu psikologikoak hedatzeko beharra (8,91 puntu) eta istripuaren inguruko alderdi guztiak aintzat hartuko lituzkeen doako laguntza-telefonoa sortzeko proposamena (10 puntutik 8,81 puntu)\", diotenez.
Beste hainbat datu esanguratsu ere eman ziren jakitera: besteak beste, \"lesio psikologikoak gainditzeko, batez beste, hiru urte behar izaten dira, eta lesio fisikoak gainditzeko, berriz, bi urte eta erdi; istripua izan duten pertsonen % 42k ezin dio lanari normaltasunez berrekin, ondorio psikologiko eta fisikoak dituelako, eta istripua izan duten pertsonen % 23 gidatzeko beldur da istripuaren ostetik\".
Arreta psikosozialeko zerbitzu hau, \"hutsune horietako batzuk betetzen\" saiatuko da, biktimek bizi duten egoera hobetuz eta haien eskarietako zenbaiti arreta emanez.
<3h>Lagun Aro - Mirada Social Fundazioa3h>
Lagun Aro - Mirada Social Fundazioa 2008 sortu zen, hiru jardunbide langai hartuta: kultura, herri-mailako kirola eta gizarte-ekintza sustatzea. Gizarte-ekintzaren esparruan, Lagun Arok lankidetza-hitzarmena sinatu zuen STOP Accidentes GKEarekin 2008an. Hitzarmen horri esker, trafiko-istripuen biktimak bide-segurtasunaren muin bilakatu dira, eta haien egoera hobetze aldera lan egiteari ekin zaio, bereziki istripuaren osteko aldia xede hartuta.
<3h>STOP Accidentes3h> STOP Accidentes Elkarteak 2000. urtean ikusi zuen argia, bide-segurtasunaren eta trafiko-istripuen gainean kultura-aldaketa eragiteko asmoz. Arlo honetan diharduten erakunde guztiak eta gizartea, oro har, errepideetako biolentzia eta haren eraginak murrizteko kontzientziatzea; trafiko-istripuen biktimei eta istripuen eragina jasaten duten guztiei haien beharrizanei erantzunez laguntza eskaintzea, eta modu jasangarrian eta seguruan mugitu ahal izateko ekintzak sustatzea, ditu helburu artean.