Zapatuan, martxoaren 26an, Zapaburu Eguna ospatuko du gazte konpartsak Durangok. Besteak beste, bazkaria antolatu dute eta txartelak salgai daude Intxaurre, Alpino eta Arkarazo tabernetan.
Zapatuan, martxoaren 26an, Zapaburu Eguna ospatuko du gazte konpartsak Durangok. Besteak beste, bazkaria antolatu dute eta txartelak salgai daude Intxaurre, Alpino eta Arkarazo tabernetan.
Zapaburu gazte konpartsak eguerdian hasi gauera arte luzatuko den egitaraua prestatu du. Gazteen aisialdi ereduen gaineko eztabaida saioagaz hasiko dute eguna 12:00etan, Pinondon. Bazkaltzeko, berriz, Andra Mariko elizpean elkartuko dira, 15:00etan.
Olinpiadak egingo dituzte 18:00etan, eta, ondoren, ekitaldia nagusia eta luntxa izango dituzte Andra Marira hurreratutakoek. Hori 20:00ak inguruan izango da. Musika kontuekin amaituko dute zapaturako prestatutako eguna: Elektrotxarangak jardungo du kalez kale, 21:30etik aurrera.