Zapatuan heldu ziren, eta hilaren 26ra arte berton izango dira. DBH 3 eta 4ko 9 ikasleren etxeetan daude, eta Dresden eta Durangoko historia abiapuntu hartuta, elkarbizitza eta bakea lako gaiak jorratuko dituzte.

Aurten seigarren urtez, Alemaniako Dresdeneko eta Durangoko gazteek elkartruke programa abiarazi dute, Etorkizuna Eraikitzen ekimenaren barruan. 15-16 urteko ikasleek parte hartzen dute ekimenean, eta Durangoko Jesuitak, San Antonio Santa Rita, Nevers eta Kurutziaga Ikastolako bederatzi gaztegaz bakea, elkarbizitza eta kultur-artekotasuna lako gaiak jorratuko dituzte. Dresdeneko Julius-Ambrosius Huelsse-Gymnasium institututik etorri dira aurten ere ikasleak, elkartrukean.
Bi herrietako bonbardaketen ondorioak ezagutu eta antzerako gertakariak jasandako beste herri batzuen errealitatea landuko dute, besteak beste, Dresden eta Durangoko gazte horiek. Bi herriak ezagutzea eta gazteen arteko komunikazioa lantzeaz gain, antolatzaileek azaldu dutenez, programaren helburuetako bat \"arrazakeria eta xenofobia desabertarazteko Europan gazteen artean elkartasuna bultzatzea\" da.