Zaindu programaren baitan berbaldi bi antolatu dituzte Durangaldeko Amankomunazgoaren Durangoko Udaleko Adinekoen Sailek.
Zaindu programaren baitan berbaldi bi antolatu dituzte Durangaldeko Amankomunazgoaren Durangoko Udaleko Adinekoen Sailek.
Naiara Mimentza, Aita Menniko neuropsikologoa gonbidatu dute hizlari, martxoak 23an, antolatutako berbaldian. GHI-ak: Ondorioak eta zaintza lanak izenburupean jardungo du berak 17:30etik 19.00etara, Durangaldeko Behargintzan. Martxoak 24an, ordu eta leku berean, Alberto Diazek, Bizkaiko Parkinson Elkarteko psikologoak, jardungo du. Parkinson gaixotasunari zelan aurre egin familia zaintzailearen ikuspegitik berbaldia eskainiko du berak.
Mendekotasuna duten adinekoen senide zaintzaileei laguntza eta prestakuntza eskaintzea dauka helburu Zaindu programak. Prestakuntzari dagokionez, mendekotasuna duten pertsona nagusiek jasaten dituzten ohiko gaixotasunei buruzko informazioa jorratzen dute eta oraingo honetan Garuneko Hodietako iIstripua (GHI) eta Parkinsonari buruz jardungo dute. Informazio gehiagorako: 94 603 00 46 /zaindu@durango-udala.net