Udan Olgetan herri kanpamentu propioa antolatu du Berbarok

Anboto 2011ko mar. 26a, 13:42

Ekainaren 27tik uztailaren 29ra egingo dituzte udalekuak, 3 eta 10 urte bitarteko umeentzat.

Ekainaren 27tik uztailaren 29ra egingo dituzte udalekuak, 3 eta 10 urte bitarteko umeentzat. \"Euskara eta euskal kultura ardatz\" hartuta, aurten Berbarok kanpamentu propioa antolatu du; Udan Olgetan. 3 eta 10 urte bitarteko umeentzat bost asteko egitaraua prestatu dute, ekainaren 27tik uztailaren 29ra, Durangon. Antolatzaileek azaldu dutenez, \"aste bat, bi, hiru, lau edo udaldi osoa igarotzeko aukera\" egongo da. Aste bakoitzean gai bat landuko dute; baserria, artea, ura, lanbideak eta mitologia. Herriko hezitzaileek dinamizatuko dituzte ekintzak, astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:30erako ordutegiagaz. Astean behin, arratsaldera arteko irteera egingo dutela aurreratu dute Berbaroko kideek. Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 6a izango da. Ekainean gurasoekin batzarra egingo dute azpiegiturak erakusteko. Informazioa gura duenak 94 620 25 40 zenbakira deitu edo gazteak@berbaro.com-era idatzi dezake.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!