'1.000 Aukera' azoka eratu dute

Anboto 2011ko mar. 20a, 10:44

\'1.000 Aukera\' garraio azoka egingo dute apirilaren 3an

\'1.000 Aukera\' garraio azoka egingo dute apirilaren 3an. Bigarren eskuko autoak eta motoak, karabanak, ibilgailu berriak, klasikoak, lasterketetakoak... denetik saldu eta erosi ahalko da apirilaren 3an 1.000 Aukera izeneko azokan. Durangon, Hiper Simply supermerkatuko aparkalekuan ipiniko dute azoka, eta ibilgailua saldu gura dutenek hilaren 24a baino arinago eman beharko dute izena. 1000aukera.wordpress.com izeneko bloga ere badu ekimenak. Interesatuentzat, antolatzaileen helbide elektronikoa 1000aukera@gmail.com da, eta telefonoa 676923611. Mondragon Unibertsitateko ikasle talde bat dabil azoka antolatzen. LEINN izeneko karrera ikasten dabiltza, eta ikasketekin lotutako proiektua da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!